Kategoriak
IKUSKIZUNAK

Show berria prestatzen

Eguraldi ona egiten duenez, pailazoek mendira egun pasa joatea erabaki dute. Beren bila joan behar zuen furgonetari errueda zulatu zaio eta denbora nolabait bete beharrean aurkitu dira. Show berria prestatzeari ekingo diote publikoaren laguntza zuzenarekin, musika, abestiak, efektuak, dantza eta txorokantekin.

  • Pailazo bat
  • Soinu Teknikaria
  • 5 x 2.20 metroko dekoratua (lekuaren arabera, ttikiagoa)
  • Ordubeteko saioa
  • Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorokantak
  • Mikrofonoak eta megafonia
  • Dozena bat kartel
Kategoriak
IKUSKIZUNAK

Xalto ta Xalto

Xalto pailazoak azken urteetan eskainitako esketx onenekin osaturiko ikuskizuna.

  • Pailazo bat + Soinu Teknikaria
  • 3 x 2.20 metrotako dekoratua (lekuaren arabera, ttikiagoa)
  • Ordubeteko saioa
  • Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorokantak
  • Mikrofonoak eta megafonia
  • Dozena bat kartel
Kategoriak
IKUSKIZUNAK

Dantzan

Xaltok saio honetan mundu guztia DANTZAN jarriko du: haurrak, gurasoak, aiton-amonak eta… erratzak! Barizela daukatenak ere ez dira libratuko!

  • Pailazo bat
  • Soinu Teknikaria
  • 4 x 2.20 metroko dekoratua
  • Ordubeteko saioa
  • Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorodantzak
  • Mikrofonoak eta megafonia
  • Dozena bat kartel
Kategoriak
TAILERRAK

Buruhandien sormenerako familia tailerrak

Zure eskuz eta zure imajinaziotik buruhandi bat sortu nahi duzu?

Eta buruhaundi horrekin pailazo ikuskizun batean parte hartu nahi duzu?

Hau da zure aukera!

Mikel Susperregi buruhandiak egiten
Kategoriak
IKUSKIZUNAK

Xalto ta Xuplente: Pupurri Pupurri

Ikuskizuna hastera doa, baina ez da inor azaltzen. Orduan, musika teknikari lanetan dabilenak, mikroa hartu eta bera artista artista ez dela, baina gaita jotzen badakiela eta zer edo zer egiten saiatuko dela… Xalto azalduko da gero eta teknikaria mozorrotzen hasiko da Xuplente bihurtu arte. Bi lagunen artean esketx, abesti, eta jolas dibertigarriz osatutako ordubeteko pupurria eskainiko digute.

  • Bi pailazo
  • 4 x 2.20 metrotako dekoratua
  • Ordubeteko saioa
  • Gure diskoko abestiak, dantzak eta txorokantak
  • Gaita eta dultzaina zuzenean
  • Mikrofonoak + megafonia
  • Dozena bat kartel